Bihar, 1936ko fusilatuen oroigarrian omenaldia

Lore  eskaintza. Eraildakoen sendiak loreak eta kandelak jarriko dituzte oroigarrian. /  JUANTXO UNANUA
Lore eskaintza. Eraildakoen sendiak loreak eta kandelak jarriko dituzte oroigarrian. / JUANTXO UNANUA

Ekitaldian, arratsaldeko 19:00etan izango da, ez dira olerkiak, bertsoak, musika, eta dantzarien agurra faltako, besteak beste

JUANTXO UNANUA BEASAIN.

Duela urte batzuk hasi zuten ekimena jarraituz, aurten ere, Errepublikaren aurka altxatu dira. Beasainen sartu ziren militar, errekete eta falangistek 1936ko uztailaren27tik 28rako gau beltz hartan eraildako beasaindarrak eta ondorengo hilabete eta urteetan erailduak edo zigortuak izan zirenak omenduko dituzte.

Biharko omenaldian 81 urte betetzen dira gertakari haietaz. Antolatzaileek, hitzordua arratsaldeko 19:00etarako jarri dute, oroigarriaren inguruan (Igartza parean).

Omenaldiren egitaraua potolo dator. Aurkezpenaren ondoren, irakurle taldekoek errezitaldia egingo dute: olerkiak eta bertsoak. Gertakizunen istorioa laburki berreskuratuko da. Ez da dantzarien agurra faltako, eta musikaz lagunduta, fusilatuen, eraildakoen nahiz gerraren zeharkako eraginez hildakoen izen-deituren zerrenda irakurriko dute, eta urtero bezala lore eta kandela eskain-tza egingo dute amaitu baino lehen.

Beasaingo fusilatuen aldeko herri ekimenak herritar guztiak ere gonbidatzen dituzte omenaldi horretara, egun eta ordu horretan (bihar arratsaldeko 19:00etan hasita) fusilatuen monumentura joan eta omenaldian parte hartzeko.

Irakurle taldea

Bestalde, irakurle taldeak ekitaldi berezi bat antolatu du biharko omenaldi honen aurretik, Igartza jauregian. 17:30ean hasiko da, eta Kirmen Uribe idazlearen 'Elkarrekin esnatzeko ordua' irakurriko dute irakurle taldekoek. Jarraian tertulian bat egongo da, eta interesatuei parte hartzeko gonbitea luzatu die.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos