Beste garaipen bat Arri BKL-ko lehenengo taldearentzat Antzizar kiroldegian (74-60)

J. U. BEASAIN.

Arri BKLko senior nazionaleko taldeak mendean hartu zuen etxean Disdira Bitxitegia ISB. Partidua espero bezala hasi zen. Azpeitiarren kanpoko jokoa oso komodo sentitzen zen pistan, eta horrek lehenengo abantailak eman zizkien. Etxekoak joko horretan, gauzak behar bezala egiteko zailtasunekin, baloiak errazegi galtzen. Lehenengo laurdena aitaren batean amaitu zen. Bigarren laurdentxoa, joko mailan ez zen aurrekoa baino hobea izan. BKL-koak lehenengo abantailak lor-tzen hasi ziren, baina jokoa ez zen batere ona. Atsedenaldian 28-23.

Baina oraingoan atsedenaldiak on egin zien bi taldeei. 3. laurdenaren hasiera txispaz beterikoa izan zen. Saskiratzeak bi aldeetan eman ziren eta markagailuaren itxura txukun-tzen hasi zen. Joko mailak ere gora egin zuen eta partiduko jokaldirik onenak ikusteko aukera egon zen. Eta hemen etxeko taldeak etekin hobea atera zuen. Azken laurdenean markagailu aldetik ez zen urduritasun handiegirik egon. Errenta 10 puntu inguruan ibili zen, eta aspaldiko partez partidu amaiera lasai xamarra izan zuten polikiroldegira inguratu ziren guztiak, bukaeran 74-60.

Taldeak eskertu egin du da kiroldegian sortzen ari den giroa. «Jendea partidua ikusteaz gain animatzera etortzen da. Etxekok laguntzera, baina aurkaria eta epaileak errespetatuz. Hala ere mezutxo bat eskuin aldean exeritzen diren haiei... Bikainak zeatela Gustoa ematen du jendea horrela sentitzea, dio Jon Lekuonak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos