Borrar

Arri BKL-Askatuak (77-61), partida borobila garaipenarekin Antzizarren

Denboraldia bukatzeko jardunaldi baten faltan salikapena estu-estu dago

J. U.

BEASAIN.

Jueves, 10 de mayo 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Askatuakeko taldea jaitsierako postuetan murgilduta zetorren Beasainera. Baina etxeko taldeko jokalariak, esperientziari kasu eginez, horrelako partiduek izaten dituzten zailtasunen jakitun ziren. Kosta egiten da horrelako partiduetan taldearen maila ikustea, baina oraingoan ez zen aurrekoetan bezain nabarmena izan. Jokalariak entxufatuta atera ziren, eta hori jokoan antzeman egin zen, azkenean garaipena etxekoarentzat, Arri Bklrentzat (77-66).

Partiduaren hara norako guztietaz hitzegin genezake baina laburbilduz esan daiteke 7. minututik Arrikoek 10 puntu baino gehiagoko errenta izan zutela markagailuan, eta hori nahiko ondo kudeatzen jakin zutela (35-23 atsedenaldian; 77-61 bukaeran). Momentu onak eta oso onak ikusteko parada izan zen eta hori ere eskertzekoa da.

Baina partiduaren borobiltasun hori ez da emaitzan bakarrik ikusten. Beste behin, kiroldegiaren itxura goraipatu behar da. Zegoen eguraldiarekin, jendea saskibaloia ikustera etorri zen berriz. Eta ez ikustera bakarrik, animatzera ere bai. «Beraz gure taldearentzat behinik behin, 'beste' txapelketa hori irabazi duzuete» dio Jon Lekuonak.

Honenbestez, denboraldia buka-tzeko jardunaldi baten faltan, «sailkapena estu-estu dago. Garbi dagoen gauza bakarra, zuzenean jaitsiko direnak eta Goierrik EBA-mailara igo-tzeko txartela eskuratu duela». Beraz gauza asko erabakiko dira azken jardunaldian.

Beasaindarrek Donostiko Tecnun taldeari egin beharko diote bixita larunbatean 18:00etan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios