Diario Vasco

EH Bildu zinegotziek «erdibideko» proposamen bat egin diote EAJri udal berrantolaketaren harira

Beasaingo EH Bilduren zinegotziek prentsaurrekoa eman zuten atzo udal berrantolaketaren harira. Koalizioaren ustez, «Udala gestionatzeko EAJk duen eredua inprobisazioan oinarritua dago, gehiengo osoaz baliaturik erabakiak oposizioarekin kontatu gabe har-tzen dituzte jeltzaleek». Hala, oposizioari batzordeetan behar duen informazioa ez diotela pasatzen sala-tzen dute. «Gardentasun falta ikaragarria da, eta guri oztopoak besterik ez dizkigute jartzen gure lana behar den bezela egin ahal izateko. Gainera Aitor Aldasorok kargua hartu zuenean, udal kudeaketa elkarrizketan, lankidetzan, adostasunean, oinarrituko zela esan zuen. Errealiatatea, ordea, oso ezberdina da. Udaleko batzordeen berrantolaketaren prozesua beste adibide da», argitu zuten EH Bildutik.

Berrantolaketarekin hamahiru batzordetik hiru batzordera pasatzea proposatu zuen EAJk, etaEH Bildukoek «erdibideko» beste proposamen aurkeztu zuten. EAJren aldaketarekin urteko batzorde kopurua 143tik 33ra jaitsiko da.

Koalizio abertzaleak adierazten duenez, «lehenengo momentutik adierazi genion EAJri, gai honen inguruan adostasun bat lortzeko prest geundela, gu Gobernuan geundenean konturatu bait ginen Udaleko departamentu bakoitzak modu estankoan» funtzionatzen zutela.

«Gaia lantzen saiatu gara»

Garbi adierazi nahi dute EH Bildutik «ados daudela» batzorde eraketak eta batzordeen arteko lan moduak aldaketa bat eskatzen dutela. Baina, argi utzi nahi dute baita ere «gaia lan- tzen saiatu garela EAJrekin. Hortaz, egunetik egunera handitzen doa EAJko udal Gonernuarekiko dugun mesfidantza». Batzordeetan «ez zaigu behar adinako informaziorik ematen, gure lana oposizio eraikitzailea egitea da, baina hori ezinezkoa egiten ari zaigu. EH Bildu bezala gaia landu dugu. Jada sistema hau ezarrita dagoen beste zenbait udaletako zinegotzi eta teknikariekin bildu gara, eta erdi bideko planteamentu bat egin genion 13tik 6 edo 7 batzordeera pasatuz. Planteamenduari kasurik ez diote egin», diote koalizoko kideek.

«Herritarren onura»

Atzokoan ere esan zutenez, «guk Udala ez dugu enpresa gisa ikusten, baizik eta herritarren onura helburu duen tresna bezala, herritarren nahiak, beharrak... entzuteko gaude zinegotziok».

EH Bilduren ustez, «herritarrekin eta herritarrentzat lan egiteko eredutik oso urrun dago EAJk plantea- tzen duena. Inorekin kontatu gabe erabakiak hartzen jarraitzen duen bitartean, alferrik da, eta gu parean aurkituko gaituzte». Honen adibiderik garbiena Udalak irailean ateratako gidan ikus dezakegula diote. «Astearteko plenoan lehendakariak nor- tzuk izango diren zehazten zen. Alkateak esan zigun oposizioarekin adostasunik egon ezean ez lukeela ba-tzordeen berrantolaketarekin jarraituko. Baina gu ez gatoz Udalera, 'palmero izatera', ezta udal Gobernuaren 'lana boikoteatzera', gu udalera proposamenak egitera gatoz».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate