Diario Vasco

Nazioartean Euskaren Eguneko ekitaldiak abenduaren 2an egingo dira

Nazioarteko Euskararen Eguna da abenduaren 3a izan arren, abenduaren 2an burutuko dira Beasaingo Udalak antolatutako ekitaldiak. Egun osoan mural bat egongo da Loinazko San Martin plaza azpian, herriko elkarte, euskara ikasle, mintzalagun edo norbanakoek bertan euren testigantza edo ekarpena jasotzeko gonbidapena egin nahi du Beasaingo Udalak.

Mural horretan, edozein motatako idatziak (esaldi, mezu, kanta, poesia) marrazkiak edota objektuak zintzilika jar daitezke. Helburua da herriko euskalzale guztion artean mosaiko edo puzzle haindi bat osatzea.

Mintzodromoa

Arratsaldean, berriz, erraldoi eta euruhandiak izango dira 17:30ean eta Mintzodromoa 18:30ean. Euskarari egin daiteken omenaldirik onena euskara noiznahi eta nonahi erabiltzea da. Beasaingo Udalak bat egingo du Euskararen Egunarekin eta ekitaldietan parte hartzeko gonbita egiten die herritarrei. Euskara ikasten ari direnak edo euskara hobetu nahi dutenak euskara dakitenekin elkartuko dira toki berean tertulia giroan. Azkenik, Usurbe an-tzokian gaueko 22:00etan 'Igelak' filma emango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate