Diario Vasco

Beste garaipen bat Arri- BKLren seniorrentzat

Arri BKLren lehenengo talderentzat ondo doa denboraldia. Zazpi partida jokatuta, bost garaipen lortu dituzte. Astebukaeran, Oñatiko Aloña Mendi taldea zetorren bisitan Anzitzar kiroldegira. Talde honetan mailako jokalari onenetarikoa den Asier de La Iglesia jokatzen ari da.

Ez zen partida erraza izan

Dena kontutan hartuta, beasaindarrek denboraldiko partida hasiera onena eskaini zuten. Konzentraturik jokatzen duenean, taldeak duen maila norainokoa den erakutsi zuen. Hasierako 10-0ko partzialak, kanpotarrak lehenengo hutsartea eskatzera behartu zituen. Horrela, partziala moztea lortu eta partiduan sartzeko bidea topatu zuten oñatiarrek.

Bigarren laurdenaren hasiera ere bikaina izan zen Arrikoentzat. Atsedenaldira 38-27 iritsi ziren. Aldageletatik bueltan partida nahastu egin zen. Partida azken laurdenean erabaki zen: orduan urduritasunak eta jokalarien esperientzia erakusteko momentuak iritsi ziren. Bukaeran, 64-59. Ez zen partida «erraza» izan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate