Diario Vasco

Irakurle taldeak Migel Anjel Mintegiren liburu batekin eman zion hasiera kurtsoari

Irakurle taldearen lehen saioa Igartzan.
Irakurle taldearen lehen saioa Igartzan. / XIT

Beasaingo helduen eta gazteen Irakurle Taldeek elkarrekin eman diote hasiera ikasturteari lehen saioan.

Migel Anjel Mintegi herritarraren bisita izan zuen taldeak lehen jardunaldian, eta 2002ean urtean argitaratu zuen 'Denak du bere prezioa', liburua izan zuen mintzagai. Lehenengo bileran, hogei bat laguneko taldea eleberriaren hizkera ironikoaz, genero beltzaz, detektibegintzaz, aritu zen gustura hizketan.

Hurrengoak

Hurrengo hitzorduak: helduen Irakurle Taldea azaroaren 18an elkartuko da 17:30ean Igartzan; solasgai Aitziber Etxeberriaren 'Tango Urdin' liburua izango dute. Bestalde, gazteen Irakurle Taldea azaroaren 11ean elkartuko da 17:30ean Igar- tza jauregian; solasgai Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik Panpox' liburua izango dute. Bi liburuak dagoeneko eskuragai daude liburutegian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate