Diario Vasco

'Plaza dantzen' ikastaroa martxan jarriko da urrian

Ostadar dantza taldeak 'Plaza dantzen' ikastaroa ikasturte honetan ere helduentzako antolatzea erabaki du, prinzipioz urritik abendura bitartekoa izango da.

Ordutegiak eta izenemate

Ikastaroan izena eman nahi duenak, komeniko litzaiokeen ordutegia proposatzeko aukera izango du. Izena emateko, igande honetara bitartean (hilak 16) egongo da apuntatzeko aukera, ostadart@gmail.com posta elektronikora mezua bidal daiteke (plaza dantzen ikastaroa mezua ikusgarri dagoela) edo telefonoz zein whatsappez 610 873 811 (Jon Zubeldia) eta sare sozialetan Facebook eta Twitter bidez (@OstadarDantza).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate