Diario Vasco

'Emalegez', landa eremuko emakumeei aitorpena gaur Usurbe antzokian

Gaur hilak 14, Landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna izango da. Hau dela eta Udaletik emakume hauen lana aitortu eta ikustarazi nahi da.'Emalegez: landa eremuko emakumeei' aitorpena Beasainen estreinatuko da eta beste hainbat herrietan zabalduko dela espero da Hau dela eta Beasaingo Udaletik emakume hauen lana aitortu eta ikustarazi nahi da. Honela, emankizunaren sortzaile izan den lantaldeak obra honekin, herritarrei errealitate hau jakinarazi eta era berean sentsibilizatzea du helburu.

Denok gonbidatuta

Ikuskizunean, musika, abestia, bertsoa, dantza eta antzerkia tartekatzen dira. Landa eremuko emakumeek bizi duten errealitatea erakutsi nahi da.

Beasaingo Udaletik, jende guztia gonbidatzen da emankizuna ikusi eta honetaz gozatzera; emakume zein gizonezkoei zuzendua dago. 'Emalegez ' emankizuna, gaur arratsaldeko 20:00e tan izango da Usurbe antzokian.

Gaurko ekitaldian hartuko dute parte: Amaia Zubiria (abeslaria), Karlos Gimenez (pianoan), Uxue Alberdi (bertsotan), Eneko Balerdi eta Ainhoa Alberdi (dantzan), Yoseba Peña (Idazlea), Elixabete Manterola ren ideia de eta bera koordinazioan arituko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate