Basoa eta eguraldia orientazio kirolaren gozamenerako

Parte-hartzaileak. / GOT
Parte-hartzaileak. / GOT

Gipuzkoako III. Rogainea jokatu zen atzo Zegaman

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Nahiz eta uztaila izan, Zegamako basoetan ez da uda girorik izan, baina horrek ez ditu atzera bota izen emandako 250 parte hartzaileak bertaratzeko. Andaluzia, Katalunia edo inguruko lurraldeetako orientazio zaleek eguraldi lainotu eta euritsua izan zuten bidelagun eta guztiek ere mendian orientatzeko gaitasuna erakutsi behar izan zuten.

Proban zehar izan zen euri eta lainoak, Aizkorriko aldapekin batera, proba gogor eta polita bihurtu zuten rogainea. Mapa eta iparorratzaren laguntzarekin, mendian barrena zeuden balizak bil-atzen saiatu behar izan zuten, beti ere jakinda, 6 edo 3 orduko epean berriz Zegamako plazan bueltan egon beharrean zirela.

6 orduko rogainean, puntu gehien lortu zituen taldea Euskal raid Aralar taldea izan da, mendian jarritako 50 balizetatik 31 bilatzea lortu eta 180 puntu pilatuz. Ondoren NonStop Aventura taldeko Urtzi Iglesias eta Pablo Respaldiza sailkatu ziren 171 punturekin eta hirugarren postuan, berriz, Foracorda-Fubi talde katalana sailkatu zen 168 punturekin.

Emakumezko sailkapenean, Cobi neskak nagusitu ziren 104 punturekin, bigarren postuan NonstopAventurako neskak izan ziren eta hirugarren postuan Ernio taldeko neskak.

3 orduko rogaine herrikoian Aitor Erguin eta Ander Requejoren arteko berdinketa izan zen 65 punturekin, baina azkarrago helmugaratu izanak, Aitor Erguin bihurtu zuen garaile.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos