Baserritarren Eguna ospatzen da gaur

Astearteko mahai-ingurua. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Gaur Baserritarren Eguna ospatuko da gure herrian. Hainbat ekitaldi daude antolatutak egun osoan zehar. Hala ere, asteartean ere festa honen inguruan mahai-ingurua antolatu zen udaletxeko areto nagusian, 'Lurra ezin liteke engaina' titulupean.

Gaur ekitaldiak goizeko 9:00etan hasiko dira. Herriko baserrietako ganadu erakusketa egingo da frontoi zaharrean (ardiak, behiak, behorrak eta ahuntzak). Herriko plazan, bertako ekoizleen produktuen erakusketa eta salmenta, eta Futbitoan, baserriko lan tresnen erakusketa.

Herri bazkaria ere antolatu da, udaletxe zaharreko arkupean 14:30ean hasita. Egun guztian zehar Gaztaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera egongo da. Herriko kaleetan trikitilariek alaituko dute eguna. Antolatzaileak Idiazabalgo Abeltzainen Elkartea eta Idiazabalgo Udala dira.

Fotos

Vídeos