Baserritarren eguna ospatu zen atzo Idiazabalen

Baserritarrak haien produktuak erakutsi zituzten. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Gure baserritarrek atzo ospatu zuten Idiazabalen haien eguna. Egun berezi hau ospatzeko eta herria erakartzeko bere animalia, lan tresna, frutak eta abar ekarri zituzten erakustaldira. Kalbario baserria eta Lardizabal Haundi baserriko Maite Intxausti barazkiak ekarri zituzten, BaratzGintza Lardizabal Haundi lan tresnak eta Olazagibel, Aritzeder eta Egileor eskuko erremintak. Maubi eta Gaztiñatxulo lehengo makinak eta Abeltzain Elkarteak gaurko makinak. Goimen Gaztandegian J.Aranburu, Gaztiñatxulo eta Animasagasti Iparraldeko gazta egon zen.

Animalietan ondorengoa ikusteko aukera egon zen. Haragiko behiak: Aritz Katarain (Aritzeder), Prontxio Urkia (Urbizu Berri), Pello Galarraga (Olariaga) eta Juan Mari Mujika (Urrutikoetxe). Behorrak: Iñaki Agirre (Empaolatza), Iñaki Legorburu (Goatxe) eta Eusebio Urrestarazu (Animasagasti).Ahuntzak: Argoitz Maskariano (Garakolea). Ardiak: Aritz Katarain eta Ander Barandiaran. Esne behiak: Jose Urrestarazu (Korta) eta Bitoriano Urrestarazu (Olazagibel). Bildotsak: Ander Barandiaran, Bitoriano Urrestarazu eta Jesus Aranburu Bildotxak: Prontxio Urkia (Urbizu Berri).

Ondoren herri kirolak eta herri bazkaria egon ziren.

Fotos

Vídeos