Baserritarrek giro ederrean pasa zuten euren eguna, Zizurkilen

PIlota partida ikusi ahal izan zuten atzo Zizurkil goian. /  ARRATIBEL
PIlota partida ikusi ahal izan zuten atzo Zizurkil goian. / ARRATIBEL

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

San Isidro eguna asteartean eman zion protagonismo guztia herriko baserritarrei, ohiturari helduz. Eguna ondo ospatzeko asmoarekin egitarau berezia antolatu zen Zizurkil goian.

Besteak beste, meza ospatu zen Elizan goizean. Gero, pilota partidu bikaina jokatu ziren binaka: Zubiria-Telletxea vs Labaka-Aizpuru eta herri-kirol saioa izan zen, Intxaur frontoian, aizkolariarekin: Urteaga-Joseba Otaegi, Jon Irazu-Unai Otaegiren aurka.

Ondoren, baserritarrak, bazkaria Plazatxeberri jatetxean bildu ziren.

Bertsolariek eta trikitilariek alaitu zuten jardunaldia

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos