Baserria eta landa eremuari buruzko saio monografikoa egingo da bihar kultur etxean

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Amestu Amezketa egitasmoaren barruan hainbat gairi buruzko saio monografikoak antolatzen ari dira. Bada, bihar, ekainak 14, baserria eta landa eremuari buruzko saioa izango da 18:00etatik aurrera kultur etxean. Baserrien hustutze prozesuak ekidin eta landa lurren aktibaziotik abiatuta herrietan sortu daitezkeen onura sozial, ekonomiko eta kulturalei buruz ariko dira biharko saioan. Leire Milikua eta Gotzone Sestorain izango dira gonbidatuak eta saioaren ostean mahai inguru bat egingo da herrian dauden edo abian jarri diren ekimenen arteko lotura edo proiekzio aukerak eztabaidatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos