Basagainera bisita gidatua antolatu da iganderako

NÚÑEZ ANOETA.

Aurten ere Xabier Peñalverrek gidatzen duen Aranzadiko lantaldea Basagaingo Burdin Aroko herrixkan lanean dabil. Datorren iganderako bisita gidatua antolatu da Perñalverren azalpenekin. Irteera goizeko 9:30ean izango da Anoetako plazatik eta oinez igoko dira, herrixkara 11:00etarako iritsiz.

Herniora irteera igandean

Anoetako Kirol Taldeak Herniora irteera antolatu du. Igande honetan egingo da txangoa, plazatik 8:45ean irtenda. Taldea Hernialdetik igoko da eta Zelatunen bazkaltzea dago aurreikusita. Bazkariak norberak berea eraman beharko du.

Fotos

Vídeos