San Bartolome eguna ospatuko dute Larraulen datorren astelehenean

Bote luze erakustaldia, emakume pilotarien partiduak eta trikitilariak izango dira, besteak beste

NÚÑEZ LARRAUL.

Datorren ostegunean, abuztuaren 24an, San Bartolome eguna ospatuko dute Larraulgo herritarrek. Goizeko 11:00etan Meza Nagusia izango da elizan eta eguerdian hamaiketakoa eskainiko da elkartean. Ondoren, bote luze erakustaldia eskainiko dute Larraulgo eta Sempereko taldeak.

Eguneko egitaraua arratsaldera ere luzatuko da. Hala, 18:00etan emakumeen pilota partiduak jokatuko dira. 19:30ean, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria izango da.

Fotos

Vídeos