Borrar
Dantza afrikar tailerreko parte hartzaileak Amaia Pagola irakaslearekin.
Barazki azoka eta dantza afrikarrak kultur asteburua amaitzeko

Barazki azoka eta dantza afrikarrak kultur asteburua amaitzeko

YARZA

GAZTELU.

Miércoles, 8 de noviembre 2017, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gazteluko herritarrek giro ederrean amaitu zuten ekitaldiz betetako Kultur Asteburua. Igandean goiz guztian barazki eta artisau-tza azoka izan zen frontoian, hamar postu ingururekin. Herriko baserrietako hainbat barazki eta produktu ikusi eta erosi ahal izan ziren, baita eskulanak, ogiak eta gozoak, eta abar. Gainera, Almitza elkarteko kideek segak pikatzeko eta zorrozteko tailerra eskaini zuten azokaren baitan.

Bazkalondoren, Amaia Pagolak dantza afrikarren ikastaroa eskaini zuen herritarrentzat eskolan. Euriari aurre eginez hamar bat gazte eta heldu elkartu ziren, hasieran beroketa lanak eta pausuak ezagutu eta ondoren koreografia dantzatzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios