Balkoi, atari eta baratze lehiaketa antolatu da

YARZA

Berrobi Bizia ekimenak herriko balkoi, terraza, atari edo baratze apainena edo loretsuena aukeratzeko lehiaketa antolatu du uztailean. Herritar guztiek parte hartu dezakete, horretarako Berrobibizia webgunean izena eman beharko dute. Uztailaren 17a da izena emateko azken eguna. Irabazleak herriko dendetan gastatzeko 100 euroko txartela jasoko du. Sari banaketa abuztuaren 7an egingo da Solastoki tabernan.

Fotos

Vídeos