Bake epailea aukeratuko du Udalak datozen lau urtetarako

Bake epaile izan nahi duten herritarrek udaletxean eman dezakete jada izena

YARZA IKAZTEGIETA.

Ikaztegietako bake epaileak datorren hilabetean amaitzen du agintaldia eta datozen lau urteetarako bake epaile izan nahi duten herritarrek udaletxean eman dezakete jada izena. Bake epaile izateko ez da titulazio berezirik eskatzen, betebehar eta eginkizunak betetzeko behar adinako gaitasuna izatea baizik baita espainiarra eta adinez nagusia izatea. Izendatuta denari legez ezarritako sistema eta kopuruen arabera ordainduko zaio. Informazio gehiagorako herriko udaletxeko bulegoan galdetu daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos