Bake epailea aukeratuko du Udalak datozen lau urteetarako

NÚÑEZ ADUNA.

Adunako Udalak bake epailea aukeratzeko deialdia ireki du. Izendapena datozen lau urteetarako izango da eta interesa duten herritar guztiek uztailaren 20a, osteguna, bitartean dute udaletxean izena emateko aukera.

Bake epailea izendatua izateko ez da titulazio berezirik behar. Hala ere zenbait baldintza bete behar dira: karguaren funtzioak betetzeko gaitasuna edukitzea, derrigorrezkoa izango da espainiarra eta adin nagusia izatea, eskubide zibil guztien jabe izatea, maltzurkeriazko delituagatik kondenatua, auzipetua edo errudun ez izatea, eta eginkizun judizialerako ezgaitua ez egotea, fisikoki zein psikikoki.

Gainera, ezin izango dute alderdi politiko edo sindikatu bateko kide izan edo horientzako lan egin.

Izen ematen duten guztiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatu beharko dute eta, era berean, curriculum vitaea erantsi beharko dute, bertan bi hizkuntza ofizialetan zein maila duten adieraziko da eta hori egiaztatzeko tituluak aurkeztu beharko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos