BaiReformas senior neskak Eskoriatzan arituko dira gaur

Senior mutilak pasa den astean. /  ELORZA
Senior mutilak pasa den astean. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Idiazabal BaiReformas senior neskek ligako 21.jardunaldia jokatuko dute gaur 22:00etan Eskoriatzaren aurka Manuel Muñoz kiroldegian. Idiazabal BaiReformas senior mutilek, aldiz, bihar jokatuko dute arratsaldeko 17:00etan, Alustiza Autobusak Orio taldearen aurka Orioko Karela kiroldegian.

Pasa den asteburuan mutilek lzalen jokatu zuten Tolosaren aurka eta 6-7 galdu zuten. Golegileak: Xabier Azurmendi (2), Alex Anduaga (1), Iñigo Lizarralde (1), Joxe Jabier Malkorra 'Jota' (1) eta Xoane Puy (1) izan ziren. Idiazabal BaiReformas senior neskek atsedena izan zuten.

Muskildira

Idiazabalgo Udalak egun bakarreko irteera antolatu du Muskildira biharko. Irteera goizeko 7:30ean izango da eta itzulera iluntzean. Bidaiaren iraupena 2 ordu eta erdikoa izango da. «Bazkaria hasiera batean han emango digute baina konfirmatzeko dago», diote Udaletik. Beren kasa joan behar dutenek udaletxean jakinarazi, bazkaritarako zenbat garen jakiteko. Interesatuak zaudetenak idatzi idiazabalkultura@gmail.com helbidera etc.

Zalantzarik baldin baduzue, kultur dinamitzailearekin (Beatriz) kontaktuan jarri helbide berean edo udaletxean bertan.

Bi egunerako plana egin nahi duenak ere jakinarazi dezala Udaletxean baina lo lekua bere kasa bilatu beharko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos