Babarrun jateko txartelak erosteko azken eguna da gaur

NÚÑEZ ALBIZTUR.

Albizturko Bizkor guraso elkarteak babarrun jatea antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 18rako. Gaur igandea izango da txartelak erosteko azken eguna Elane taberna jatetxean eta udaletxean, helduena 22 eurotan eta 12 urtera arteko haurrena 10 eurotan. Bazkariak babarrunak, sakramentuak, postrea, kafea eta kopa izango ditu. Albizturko frontoian izango da eta antolakuntzak kanoiak jarriko ditu berotzeko. Bazkalondoren euskal kantak izango dira.

Fotos

Vídeos