Aztiriko festak, giro bikainean

Lehenengo gizon emakume aztiriarrak podiumean.
Lehenengo gizon emakume aztiriarrak podiumean. / A.B.

ARANTZAZU BAZTARRIKA GABIRIA.

Gabiriako auzorik altueneko aurtengo festak asteartean amaitu ziren Santa Marina eguneko meza eta auzoko musikariek alaitutako hamaiketakoarekin, baina ez aurreko egunetan ederki pasa gabe. Ostiral arratsaldean hasita auzo afariz, larunbateko patata tortilla lehiaketaz, ardo banaketaz eta bertso afariz gozatzeko aukera izan zuten besteak beste, betiere tonbolan jokatzeko beta hartuta.

Hirugarren egunean berriz lehenik kirola egiteko unea heldu zen, eta gero hunkigarriagoena. Aztiriako XIII. Mendi Lasterketa goizeko 11etan mezarekin batera hasi zen, 57 korrikalari orduan abiatu ziren, horietatik 10 neskak. Garailea iazko berdina izan zen arren, aurten ibilbidea denbora gutxiagoan gainditzea lortu zuen, sailkapena honela gelditu zelarik, mutiletan Juanjo Igarzabal izan zen garailea 49:20 denborarekin eta nesketan Itsasne Galfarsoro 01h06:21-rekin. Hauez gain, helmugara heldu ziren lehen aztiriar gizon-emakumeei ere trofeoak eman zizkieten: lehengo gizon aztiriarra Cibri Burcio izan zen 57:20ko denborarekin eta lehen emakumea Ainhoa Matxinandiarena 01h21:27ko denborarekin.

Ondoren, azken urteetan bezala auzoko nagusienari gorazarrea egiten zaio auzoko enparantzan. Aurtengoan Biurrungo Juanito Zabaleta izan zen gizon omendua, berari lora sorta bat eta makila eman zioten, Goruntz dantza taldekoek aurreskua dantzatu zioten eta Jokin Matxinandiarenak bertsoak abestu zizkion momentua zena baino oraindik gozoago bilakatuz.

Fotos

Vídeos