Azoka eguneko bazkarirako txartelak salgai Leaburun

Urtero, produktu ugari salgai jartzen dira aozkan. /  YARZA
Urtero, produktu ugari salgai jartzen dira aozkan. / YARZA

Txartelak jada salgai daude udaletxean eta Ostatuan

YARZA LEABURU-TXARAMA.

Bederatzigarren urtez Artisau eta Barazki Azoka antolatu du Leaburu-Txaramako Udalak, urriaren 29an ospatuko dena. Ohikoa den bezala, goiz guztian azoka egongo da eta egunari amaiera emateko bertso-bazkaria egingo da Zazpi-Bide elkartean, Jokin Uranga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Bazkariko menuan denetariko entsalada, ardi gixatua, behi eta ardi gazta menbrilloarekin, kafea eta kopa dastatuko dira. Txartelak jada salgai daude udaletxean eta Ostatuan, helduenak 20 eurotan eta haurrenak 10 eurotan.

Fotos

Vídeos