Borrar
Ekitaldi gehienak frontoian egin ziren. LABAIEN
Azoka arrakastatsua igande goizez

Azoka arrakastatsua igande goizez

LABAIEN

BERASTEGI.

Martes, 7 de noviembre 2017, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igande goizean egin zen kultur aldiari amaiera eman zion urteroko azoka berezia. Herriko plaza eraberrituan egiteko asmoa bazen ere, eguraldi txarra tarteko, Ipuliño pilotalekuan burutu zen egitaraua. Jendez gainezka eta postu ugari, 36 zenbatu zitezkeen. Eskaintza ere zabala izan zen, alde batetik bertako produktuak zeuden, barazkiak, frutak, gaztak, eztia, goxokiak, eskulanak, eta bestetik, kanpotik etorriak, pateak, bitxiak eta abar luze bat.

Hala ere, jakinmin handienetakoa egin ziren lehiaketak piztu zuten. Egun berean egin zirenak, gazta, arroz-esne eta abereena, nahiz aurrez egindakoak, argazki rallya eta eskolumeek eginak zituzten marrazkiena. Argazki rallyko sariak eman ziren lehenengo, analogikoen sailan 'Beldurra' zuten gaia eta Idoia Labaienek jaso zuen lehen saria, Jaione Barriolak bigarrena eta Inhar Esnaolak hirugarrena. Digitalen atalean, 'Askatasuna' gaiaren inguruko lanak aurkeztu behar zituzten partehartzaileek, Ixiar Zubillagak eraman zuen lehen saria, Maddi Rekondok bigarrena eta Julene Arejulak hirugarrena. Arroz esneen lehian, Marisol Atxukarrok jaso zuen lehen saria, eta jarraian Mariana Blasi eta Kontxi Saizar geratu ziren. Ardi Ahari eta bildots lehiaketan, Jose Inazio Ugartemendia izan zen garaile, eta jarraian, Hipoli Lasarte eta Iker Ugartemendia.

Gazta lehiaketari dagokionez, 14 artzainek hartu zuten parte. Lehen saria, makila, diploma, 150 euro eta Luis Erasok egindako obra batez osatua, Jose Inazio Ugartemendiaren-tzat izan zen. Ondoren, Koro Artola, Iraitz Garaiburu, Lurdes Malkorra eta Mª Jesus Labaien geratu ziren hurrenez hurren. Postu onenaren saria, Koro artolarentzat izan zen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios