Azkue auzoak VI. Azku eguna ospatuko du bihar ekitaldi desberdinekin

Ziribulio Sound taldea arituko da bihar arratsaldean. / DV

M.A. IBARRA.

Goizeko 11:00etako txupinazoak emango dio hasiera Ibarrako Azkue auzoko jaiari, eta segidan, bertako musikariekin kalejira egingo dute buruhandiekin batera plazarantz, non haurrentzako jolas kooperatiboak egingo dituzten.

Ondoren, toka lehiaketa egongo da, baita pintxo potea ere 11:30ean, Zikinbrillo musika taldeak girotzen duen bitartean.

Bazkariari dagokionez, 14.00etan emango diote hasiera, eta sarrerak Erre-berri okindegian eskuratu ahal dira jada. Prezioa hamar eurokoa da, eta 18 urtetikbeherakoek bost euroren truke eskuratu ahal izango dituzte; pre-zioaren barnean, paella, ogia, edaria, postrea, kafea eta hurrupa bat izango dute.

Arratsaldea joko eta tailerrek osatuko dute. 16:00etan, esaterako, bingo partida egongo da, eta jarraian, gazteentzako eskulanak, Gaztezulon. Ondoren, Txoborro magoaren ikuskizunari emango diote hasiera, 17:30ean.

Musikaz ere gozatu ahalko dute auzotarrek Ziribulio Sound taldearen eskutik, 19:30etik aurrera. Kontzertua bukatu eta gero, jaiari amaiera emango diote auzolaneko garbiketarekin. Antolatzaileek balkoiak berdez apaintzeko deia egin dute.

Fotos

Vídeos