Azkoitia gainditu eta Herriarteko txapelketako finalera iritsi nahi du Ataunek

Ataungo ordezkariak lan bikaina egiten ari dira Herriartekoan. /
Ataungo ordezkariak lan bikaina egiten ari dira Herriartekoan.

Finalerdietako joaneko partidak etxetik kanpo jokatuko dituzte, bihar, gaueko hamarretatik aurrera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ATAUN.

Aurreko astebukaeran Zizurkilgo taldea kanporatu ondoren, Ataungo pilotariak Gipuzkoako Herriarteko txapelketako finaletik pauso batera daude. Hori bai, ez da pauso erraza izango, bidean Azkoitia kanpoan utzi beharko baitute. Bihar bertan jokatuko dira finalaurrekoko joaneko partiduak, etxetik kanpo, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Gaueko 22:00etan hasiko dira norgehiagokak.

Zizurkilen aurkako kanporaketa ez zen batera erraza izan eta ataundarrek ongi lan egin behar izan zuten Tolosaldekoak kanpoan uzteko. Itzulerako markagailuak hauxek izan ziren:

Kadeetetan Goikoetxea anaiek Ataunentzat garaipena eskuratu zuten, argia, 22-1eko markagailuarekin. Jubeniletan, aldiz, Arkaitz Baztarrika eta Josu Etxeberriak galdu egin zuten, 9-22, eta nagusietan ere, Iñigo Zabala eta Ibai Arratibelek galdu egin zuten, 6-22.

Emaitza hauekin, aldeko tanto kopuruak erabaki zuen kanporaketa, eta gutxigatik izan bazen ere, ataundarrentzat izan zen txartela. Joaneko partidetan 22-5 eta 22-13 irabazi zuten, eta 9-22 galdu.

Autobusa Ataundik

Honenbestez, bidean Errenteria eta Zizurkilgo taldeak kanporatu ondoren Azkoitiaren kontra «munduko ilusio haundiarekin» doaz Ataungo ordezkariak finalerako txartelaren bila. Azkoitia kanporatuta izango balitz, Herriarteko txapelketan Ataunek bere lehenengo aldiz finalera iristea lortuko luke. Historian zehar aurretik ez da horrelakorik inoiz gertatu. Horregatik ere bihar taldea animatzeko asmoz Ataundik iluntzeko 20:30ean autobusa antolatu da, Azkoitirako bidaia errazteko. Bertan apuntatu ahal izateko harremanetako kontaktua hauxe da: 650 60 03 77 Amaia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos