Azken 10 urteetako egutegien erakusketa ikusgai dago

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Udalak antolatzen duen argazki lehiaketak 10 urte bete ditu arten eta motibo horrekin erakusketa bat dago ikusgai Ardixarra etxean, non azken 10 urteetako egutegiak ikusi ahal diren. Hurrengo urteko egutegia osatzeko aurten aukeratu diren argazkiak ere ikusi daitezke bertan, turismo bulegoko ordutegiarekin: Ostiraletan, 17:30etik 19:30era. Larunbat, igande eta jai egunetan 11:30etik 13:30era, eta 17:30etik 19:30era. Aurtengo argazki lehiaketaren 11. ekitaldiak, herriko merkatari eta zerbitzuen laguntzarekin, 'Aisia eta kirola Seguran' izan du gaia. Aukeratu dira jada egutegia osatuko duten argazkiak eta hauek dira egileak: Azpilla Dantza Taldea, Gaztelekua, Haurreskola, Esther Ugalde, Joseba Telleria, Izar Telleria, Jon Irizar eta Elur Telleria. Hurrengo astean egingo da sari banaketa, liburu azokaren barnean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos