Azentzio eguna bihar Santa Barbaran

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Santa Barbarako baselizan urteroko festa egingo da bihar goizean. Azentzio eguna ospatzen da eta, urtero bezala, hainbat herritar gerturatuko da bertara, ohitura betetzea gustuko dutenentzat galdu ezinezko jaia baita. Santa Barbarako erritoaren testigu izateko, goizeko 9etarako menderatuta izan beharko dituzte Haitz-Lehorko maldak, ordu horretan hasiko delako baselizari buelta guztia emanez egiten den bedeinkazioa.

Ondoren, ermitara sartu eta Azintzio eguneko elizkizunarekin konplituko da, azken urtean hil diren auzotarrak gogoratuaz. Hamaiketakoaren ordua iritsiko da gero, Kortaberri auzokoek eskaintzen dutena, salda, ardoa, jakiak eta freskagarriak falta ez daitezen inguratzen direnentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos