V. Axari Trail proban 242 korrikalari aritu ziren

Jaione Lasa eta Naroa Garmendia./
Jaione Lasa eta Naroa Garmendia.

M. C. ELORZA IDIAZABAL.

Igandean V. Axari Trail proba jokatu zen Idiazabalen, bertan 242 korrikalari aritu zirelarik. Hauen artean aipatzekoa da 36 herritarren parte hartzea.

Gizonezkoen senior mailan Ander Iñarrak irabazi zuen. Emakumezko seniorretan proba Oihana Azkobeitiak lortu zuen. Herritarren artean, gizonezkoen mailan, lehena Sergio Serrano izan zen eta emakumezkoetan Jaione Lasa.

Axari Trail Txikian Eneko Trinchek irabazi zuen mutiletan eta nesketan Ane Iturriak. Herritarren artean, mutiletan, Asier Oiarbide eta nesketan Maialen Aseginolaza nagusitu ziren.

Goierriko Kopa Trail Ibilbide Luzean, gizonezkoetan, Juanjo Igar- tzabal. Emakumezkoetan, berriz, Elena Calvillo. Goierriko Kopa Trail Ibilbidea Motza, gizonezkoetan, Gaizka Romero eta emakumezkoetan Nerea Rosado.

Azkenik, beteranoetan lehen herritarra Lake Oiarbide izan zen.

Fotos

Vídeos