Axari Trail Mikel Garmendia Memoriala igande honetan jokatuko da

M. C. ELORZA IDIAZABAL.

Igande honetan, hilak 10, jokatuko da Idiazabalen Axari Trail Mikel Garmendia Memoriala proba.

Irteera 9:30ean izango da herriko plazatik. Bi ibilbide prestatu ditu antolakuntzak, luzeak 25,34 kilometro ditu eta desnibel positiboa 1.543metrokoa da. Ibilbide motzak, berriz, 16,06 kilometro ditu eta desnibel positiboa 841metrokoa da. Parte hartu nahi dutenek www.axaritrail.eus web orrian eman behar dute izena.

Sariak hauek dira: gizonezko eta emakumezko absolutuan lehenengoak 300 euro, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100.

Lasterketa bukatzen duten parte hartzaileei bertako produktuekin osatutako poltsa bana emango zaie (sagardo, gazta, arraultzak...).

Fotos

Vídeos