36 auzotar idiazabaldarrak eta ataundarrak elkartu ziren Arantzamendin

Auzotar guztiak, gurasoak bere seme-alabekin. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Asteartean, Santiago egunean, hogeita hamasei lagun elkartu ziren Arantzamendi dan-tzalekuan, batzuk idiazabaldarrak eta besteak ataundarrak. Guraso eta seme-alaben artean, batzuk baserritarrak ziren. Denbora luze batez solasean ibili ondoren, hamaiketakoa ederra jan zuten denek batera. Ar-tzaina den Abel Goiburu idiazabaldarra trikitia jotzen eta Iban Urdangarin panderoa jotzen alaitu zuten festa giroa.

Bestalde, badator San Inazio eguna, eta gazteek festak antolatu dituzte San Inazio bailaran, hilaren 29an hasita, larunbata eta 30a, igandera arte.

Programari dagokionez, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan sagardo dastaketa egongo da. Gauerdiko 00:00etan txerri harrapaketa eta ondoren kontzertuak The frankys eta Gatazkaren eskutik. Igandean, berriz, arratsaldeko 15:30ean mus txapelketa ospatuko da (inskripzioa ordu erdi lehenago egin behar da).

17:00etan tortilla txapelketa eta 18:00etan aulki jokoa eta toka txapelketa. Iluntzeko 21:30ean kantu afaria (Peputz) eta 00:00etan Autobus magikoa. 3:00etan karaokearekin amaituko da gaua.

San Inazio eguna

Astelehenean, San Inazio egunean, Katea auzoan dagoen Ermitan, eguerdiko hamabietan izango da Meza Nagusia, aurreko urteetan bezala. Emailea Joxe Lizarralde apaiza (Atxisaingoa) izango da.

Fotos

Vídeos