Auzokonposta egiteko gune berria Lazkao Txiki plazan

Jose Lasa kalean ere daude konpostagailuak./
Jose Lasa kalean ere daude konpostagailuak.

Lazkaon martxan jarriko den bigarren gunea da, herritarrek konposta egiteko aukera izan dezaten

DV LAZKAO.

Auzo konposta egiteko lehen gunea 2014ko urtarrilean jarri zen martxan Lazkaon, Jose Lasa kalean, eta honen funtzionamendua ikusita, herriko beste gune batzuetan konpostagailuak jartzeko lanean jardun dute bizilagunek. Lazkao Txiki zelaian bigarren gune bat martxan jartzea lortu dute aste honetan.

Auzokonposta sukaldeko soberakinak auzoan bertan konpostajearen bitartez kudeatzean datza; 8-10 familien taldea osatu eta, auzolanean, materia organikoa kopostagailuetan konpost bihurtu eta ongarri bihurtuz. Etxean sortutako hondakin organikoak birziklatzeko modua da, hauek konpost bihurtu eta materia organikoaren zikloa auzoan bertan itxiz. Honela, bildu, garraiatu eta hondakinak kudeatzeko instalazioetan tratatu beharrekoa murrizten da.

Bigarren konpostaje gunea zabaldu berri da Lazkaon, esan bezala, baina herriko beste puntu batzuetan ere konpostagailuak jartzeko aukerak aztertzen dabil herritar talde bat.

Norbaitek interesa izango balu, edozein duda argitu edo informazioa eskuratzeko, hauekin harremanetan jarri daiteke 652743761 (Ibon) edo 687454832 (Josu) telefono zenbakietara deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos