Auto klasikoak protagonista Kultur Astearen amaieran

Buick zein Mercedes etxeetako modeloak ikusi ahal izan ziren. /  NÚÑEZ
Buick zein Mercedes etxeetako modeloak ikusi ahal izan ziren. / NÚÑEZ

NÚÑEZ LEGORRETA.

Ekitaldiz betetako aste beteko egitarauaren ondoren Auto Klasikoen V. Topaketak eman zion amaiera Legorretako Kultur Asteari. Hamarkada ezberdinetako 70 auto inguru, 35 motor eta beste hainbat bizikleta ikusi ahal izan ziren kale Nagusia autoz bete zuen erakusketan. Mende hasierako autoetatik, Buick, Ford, BMW, Peugeot, Mini, Citroen, Seat, Porche zein beste hainbat etxeetako auto ezagunak ikusi ahal izan ziren, baita Vespa edota Mobylette motorrak ere. Herritar zein bisitari ugari gerturatu ziren plazara garai ezberdinetako ibilgailuez gozatzera.

Gainera, frontoian, motorren eta bizikleten erakusketarekin batera ibilgailuen osagarrien zein garai bateko hainbat tresnen salmenta postuak zeuden: motorrentzako itsasgarriak, hodiak, faroak, zein argazki kamera eta irratiak ere ikusi ahal izan ziren.

Fotos

Vídeos