Aurrera doa musika eskolaren Aste Kulturala

Egurrezko trikitixak gertutik ikusi zituzten ikasleek. /  DV
Egurrezko trikitixak gertutik ikusi zituzten ikasleek. / DV

Manuelene plazan 17.00etatik aurrera hainbat kontzertu eskainiko dituzte gaur eta Oin Arin dantza taldea era bertan izango da

DV LAZKAO.

Lazkao Txiki Musika Eskola lazkaotarraren aste kulturala astelehenean abiatu zen; hitzaldi, kontzertu, ikus-entzuneko... musikarekin erlazionatutako hamaika ekintza burutu dira azken egunetan Lazkaon eta gaurkoan kalera aterako dira musikari gazteak ikasitako guztia lazkaotarrei erakustera. Arratsaldeko 17.00etatik aurrera Manuelene plazan hainbat kontzertu eskainiko dituzte musika eskolako ikasleek, Oin Arin dantza taldeak lagunduko die trikitilariei erromerian,18.30etan, eta konboen kontzertuarekin amaituko dute eguna.

Bihar, ostirala, ipuin musikatua prestatu dute ikastolako ikasleentzat (HH4, HH5 eta LH1), 14.30etatik 16.30etara, eta arratsaldean eta larunbatean atseden hartuko dute, musika eskolako ikasle eta irakasleek, rallysprintari tartea uzteko. Igandean amaituko da aurtengo aste kulturala, Easo Jazz Orkestraren kontzertuarekin,13.00etan.

Aldaketak egitarauean

Larunbatean Lazkaon egingo den rallysprintarekin erlazionatutako ekintzak direla eta, musika eskolak antolatutako aste kulturaleko zenbait emanaldi egunez aldatu dira. Zirika zirkusek bihar arratsaldean eskaini behar zuen 'Ondorengoak' ikuskizuna, adibidez, maiatzak 18ra atzeratu dute eta konboen kontzertua gaurra aurreratu. Larunbateko trikitixa txapelketa ere, apirilaren 14an izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos