Borrar
Hornidura sareak ere berritzen ari dira. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Aurrera doaz Irurako kale Nagusiko lanak

Aurrera doaz Irurako kale Nagusiko lanak

GI-3650 errepidean zorua altxatu eta hainbat sare berritu dira, besteak beste, argindarra, gasa eta telekomunikazioa

NÚÑEZ

IRURA.

Viernes, 1 de septiembre 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilabete ingururen ondoren, kale Nagusiko lanak jada forma hartzen doaz. Kale Nagusiko 25 eta 29. zenbakien artean, GI-3650 errepidean, zorua altxatu eta hainbat sare berrituko dira, besteak beste, argindarra, telekomunikazioa, gasa, argiztatze publikoa, saneamendua eta horniketa sareei dagozkienak. Lanak Asfaltados y Construcciones Morga S.L. enpresa ari da egiten, 191.468,95 euroko aurrekontuarekin BEZ barne.

Azken egunetan espaloia handi-tzeko lanak hasi dira, ia prest dagoena. Bi metroko zabalera izango du Bide Gain eta Gure Torrea etxeen artean. Horretarako errepide erdian zegoen irla kendu da.

Oraindik beste bizpahiru hilabeterako lanak geratzen dira. Izan ere, N-1 errepideko irteeran sestra aldatuko da, euria egiten zuenean sortzen zen putzua ekiditeko. Amaieran, galtzadan zoru berria botako da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios