Aurrera doaz Belauntzako errepideko lanak

Errepidea eta herri bidearen hasiera nola geratuko den ikusi daiteke jada. / YARZA

YARZA BELAUNTZA.

Okobio auzoko sarrerako eraberritze lanak aurrera doaz Belauntzan. San Jose ermitaren ondotik igarotzen den errepidea zabaltzen ari dira, bertako erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko helburuarekin eta inguruan dauden enpresen sarrera eta irteerak erosoagoak eta seguruagoak izan daitezen.

Errepideak lehen zituen lau metroak gainerako igoeran dituen sei metro eta erdi izatera pasako dira. Zabaltzeko lanak ia amaituta daude eta antzinako herri bidea eta Villa Puy etxearen horma berregiten ari dira. Izan ere, errepidea zabaltzeak herri bideko zati bat hartzen zuen eta hori konpontzeko, bidea zabaldu eta etxea inguratzen duen horma desegin eta atzerago berregin da, harri berak erabiliz. Herri bidearen hasiera ibai aldera luzatu da metro batzuetan lehen zuen malda txikitzeko. San Jose ermitaren ondoan, berriz, metro eta erdiko espaloia egingo da.

Fotos

Vídeos