Aurrekontu irekiak, kontzertua eta mus finalak gaur

NUÑEZ IRURA.

Maiatza Kulturalaren baitan, ekitaldi ugari izango dira asteburu honetan Iruran. Gaur ostirala, Peppermint Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du Ametsa Trinketean 19:00etan. Gauean, Elkarte eta Tabernen arteko Mus Txapelketaren finalak jokatuko dira Enara Tabernan 22:15ean.

Bihar aldiz, Irurako Ikastolaren Eguna ospatuko dute gaur ikasle, irakasle eta gurasoek. Igandean berriz, Artisautza Azoka egongo da goiz guztian, hogeitik gora artisauen parte hartzearekin.

Horren baitan gazta tarta lehiaketa ere antolatuko da, nahi duten guztientzako irekia. Tartak 11:00ak baina lehen aurkeztu beharko dira.

Era berean, Dantzari txiki eguna izango da, inguruko herrietako dantzarien topaketarekin. 12:30ean emanaldi berezia eskainiko dute dantzariek plazan.

Bi karpa plazan

Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu irekiak aurkeztuko ditu gaur Iruran. Horren baitan, bi karpa egongo dira San Migel plazan 10:00etatik 19:00etara herritarrek ekarpenak egin ditzaten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos