Aulkiekin gorputza lantzeko ikastaroa antolatu da Berrobin

NÚÑEZ BERROBI.

Berrobi Bizia ekimenaren baitan aulkien bidez gorputza lantzeko ikastaroa emango da. Karmele Gurrutxaga, oinarrizko funtzio psikologikoen lanketan adituak emango du tailerra, ostegunetan 11:00etatik 12:30era, eta 50 urtetik gorako herritarrei zuzendua dago. Bertan, ariketa fisiko laburrak, arnasketa, giharrak indartzea eta norberak bere buruari egindako masajeak landuko dira. Ikastaroa apirilaren 19tik ekainaren 7ra luzatuko da. Tailerraren prezioa 25 eurokoa da eta izen-ematea www.berrobibizia.eus webgunean edo 943.68.32.94 telefonoan egin daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos