Atzapar-Gazteleku gaur Gipuzkoako Ezker hormako txapelketan

I.A. ASTEASU.

Atzapar pilotariek partida bat jokatuko dute gaur Gipuzkoako Ezker hormako txapelketan. Eskuz binaka nagusiak - 2. Maila eta hirugarren jardunaldian, A Multzoan Atzapar (X. Urbieta-J. Urruzola) Gaztelekuren (A. Etxezarreta-M. Arrate) aurka arituko dira Usabarri frontoian, 20:00etan hasita. Bigarren jardunaldian, 22 eta 9 irabazi zieten asteasuarrek Eskoriatzako ordezkariei.

Usarrabi kiroldegia

Usarrabi kiroldegiko 2017-2018 ikasturteko eskaintza prest dago eta dagoeneko hainbat ikastaro martxan dira. Ikasturte honetan abonu-sistema berria dute. Urteko bazkidetzak urte oso bateko iraupena izango du, abonua egiten den egunetik hasita. Horrez gain, kiroldegiko urteko bazkidetza eginez gero udako igerilekuetako banakako abonuan %50eko deskontua aplikatuko da. Igerilekuko bazkidetza familiarra eginez gero, %25eko deskontua aplikatuko da kiroldegiko urteko bazkidetza duen kide bakoitzeko, gehienez ere %50eko deskontua aplikatuz. Beharrezkoa izango da udako denboraldiak irauten duen bitartean kiroldegiko bazkidetza indarrean egotea.

Fotos

Vídeos