Atzapar pilotariak Gipuzkoako Ezker hormako txapelketan arituko dira

I. ARRATIBEL ASTEASU.

Atzapar pilotariek bi partida jokatuko dute Gipuzkoako ezker hormako txapelketan. Gaur, Eskuz binaka nagusiak - 2. Maila eta bigarren jardunaldian, A Multzoan, Atzapar (X. Urbieta- J. Urruzola) Eskoriatza aurka arituko dira Eskoriatzan, 20:00etan. Lehen jardunaldian, 22-6 irabazi zuten Eple 1ari. Bihar, Gomazko paleta neska jubenilak - 1. maila eta bigarren jardunaldian, A multzoan, Atzapar (E. Otegi- U. Aranburu) Bergara aurka arituko dira Usarrabi frontoian, 19:00etan. Lehen jardunaldian, 30-11 irabazi zuten Intxurreri.

Fotos

Vídeos