Ataungo VIII. mondeju lehiaketa

DV ATAUN.

Azaroaren 12an, igandea, ospatuko da Ataungo VIII. mondeju lehiaketa, San Martin Jaien barnean. Ekitaldia 12:30ean hasiko da.

Mondejua beltza egiten da Ataunen, ardiaren odol eta gaiekin, eta betidanik horrela ezagutu da. Belaunaldiz belaunaldi gaurdaino iraun duen bizimodu baten adierazgarri izan da eta artzantza eta baserria izan ditu bere kabi.

Garaiak aldatu egin dira ordea eta janari honen elaborazioa erakutsi, suspertu eta zabaldu nahian, antolatzen du Lehiaketa hau Jentilbaratza Elkarteak.

Transmisioaren garrantzia fun-tsezkoa izanik, gaztedia eta baserri girokoa ez den jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gerturatzea derrigorrezkoa dugu gorde nahi badugu.

Horregatik gonbidatu eta animatu nahi da jendea parte hartzera lehiaketa honetan izan ere ia oso herri gutxi dira eusten diotenek usadio honi.

Arauak hauek dira, izen ematea: gaur eman behar da izena 649011292 (J.R. Munduate) edo eta 686892507 (D. Etxeberria) telefonora deituz. Parte hartzaileei 35 euro emango zaizkie ardia erosteko eta osagaiak lortzeko.

Aurkezpena: Mondejuak egosita, beren saldarekin, azaroaren 12an goizeko 11:00etarako eraman behar dira plaza Berriko karpara. Lau kana ekarri beharko dira. Antolatzaileek, ekartzen dituzten kazuelei, zenbaki bana emango diete, epai mahaikideek mondeju egileen izena ez jakiteko.

Lehiaketa: Epaimahaia 12:30ean hasiko da puntuatzen. Puntuazio irizpideak: lehiaketan aurkezten diren mondejuen puntuaziorako, usaina, zaporea, ebaketa eta nahasketako osagaien txikitze-tamaina hartuko dira kontutan.

Sariak: 1.- 150 euro eta oroigarria. 2.- 120 euro eta 3.- 100 euro.

Fotos

Vídeos