Ataungo neskak, Euskal Herriko txapelketako final laurdenetan bihar

DV ATAUN.

Ataun KEko neskek Euskal Herriko ezker hormako gomazko paleta txapelketako lehen kanporaketa jokatuko dute bihar Ataunen bertan 19:00etatik aurrera Auñamendi taldearen aurka. Ataungo neskek (Amaia López, Elorri Ramirez eta Maialen Galparsoro) daramaten denboraldi paregabe honi behar den jarraipena emateko garaipen berri bat lortzea espero dute finalerako bidea gero eta gertuago izanik. Hortarako jendearen bultzada eta frontoira gerturatzeko eskara luzatzen da Ataun KEtik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos