Borrar
Xabat, saskiarekin.
Ataun Kirol Elkartea, gomazko paletako nesken txapelketaren garaile

Ataun Kirol Elkartea, gomazko paletako nesken txapelketaren garaile

DV

ATAUN.

Viernes, 29 de diciembre 2017, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbatean Ereñozun burututako Gipuzkoako Ezker Hormako txapelketa Gomazko paleta neska jubenilen 1. mailako finala jokatu zen, Asteasuko Atzapar taldea (E. Otegi-U. Aramburu) eta Ataungo Ataun Kirol Elkartearen artean (Amaia López-Elorri Ramirez). Beste behin ere, Ataun Kirol Elkarteko bikotea garaile izan zen 30-18ko markagailuarekin.

Ligaxka guztian zehar gertatu den bezala, Ataungo bikoteak erregulartasun handia erakutsi zuen oraingoan ere, beraien lanaren fruituak jasotzen ari direla argi eta garbi erakutsiaz.

Partida nahiko borrokatua joan zen 10. tantora iritsi arte, hortik aurrera txapelak Goierriko norabidera gerturatzen hasi ziren. Atzealdean Elorrik ohizkoa den bezala bere erregulartasuna erakutsi zuen oso kontzentratuta egon zen partida osoan zehar.

Amaiak berriz aurrealdean partidaren iparra eraman zuen, bere teknikaren erakusle izan zen eta oso tanto politak eskaini zituen frontoira hurbildutakoei. Lau neskek ikuskizun oso dotorea erakutsi zuten. Aipamen berezia merezi du Atzapar taldeko Uxue Aramburuk ere, atzetik erakutsitako bere ezker dotore eta indartsuarekin.

Bestalde, Ataun Kirol Elkarteko taldean Maialen Galparsororen papera ere goraipatzekoa da. Nahiz eta azken partida honetan parte ez hartu, urte guztian zehar egindako lana beharrezkoa izan baita final hau irabazteko.

Azkenik, Josu Munduate hiruko hauen entrenatzailearen lana ere ezin bestekoa suertatzen da, lortutakoak erakusten duen bezala. «Zorionik beroenak guztioi eta eskerrik onenak egindako lanarengatik», diote Ataun Kirol Elkartetik.

Gabonetako saskia

Bestalde esan, Ataun Kirol Elkarteko gabonetako saskia aurten Xabat Barandiaran-i suertatu zaiola 1.198 zenbakiarekin. Xabatek Ataungo Errotaundi okindegian jaso zuen saski ederra.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios