Astelehenean itxiko da Uztartzaren esleipenera aurkezteko epea

NÚÑEZ ADUNA.

Adunako Udalak Uztartza aterpetxe eta taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzeko lehiaketa publikoa ireki du eta astelehenean, abenduaren 10ean, izango da eskaintzak aurkezteko azken eguna.

Uztartza zazpi urterako esleituko da, kontratua sinatzen denetik aurrera. Epe hau igaro ondoren, kontratua 40 urtera arte luzatu ahal izango da bi aldeek hala adostuz gero, udalak ezarritako epeetan.

Hilabetero ordaindu beharreko gutxieneko kanona 700 eurokoa gehi BEZa izango da, lehiaketan gainetik hobetu ahal izango dena. Epaimahaiak prezioaz gain aterpetxe eta taberna-jatetxearen kudeaketarako proiektuaren memoria, zerbitzuaren antolaketa sistema eta ordutegiak izango ditu kontuan puntuaketa ematerakoan. Kontratazio mahaia alkateak, Udalbatzako hiru zinegotzik eta idazkariak osatuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos