Astelehenean hasiko dira Jubilatuen elkartean 2018ko kuota kobratzen

GOIKOETXEA ALEGIA.

Jubilatuen elkarteak bere bazkideei jakinarazi nahi die datorren astelehenean hasiko direla 2018. urteari dagokion kuota kobratzen, 10 eurokoa izango dena. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 12:00etara elkartean bertan izango dute bazkideek kuota ordaintzeko aukera: bazkide txartelarekin joan beharko dute ordainketa egitera, eta aginaldoa jasoko dute momentuan bertan. Kuota ordaintzeko epea hilaren 26an amaituko da.

Pilota partidak

Gaur 19:00etan hasita lau partidaz osaturiko jaialdia ikusi ahal izango da Elorri pilotalekuan. Intxurreko bi bikote Oiarpeko eta Azkoitiko pilotarien aurka ariko dira. Udaberri txapelketan: eskuz binaka kadeteen lehen mailan, Lazkaoko bikotearen aurka ariko dira Intxurrekoak; eta gomazko paletan, emakumezko jubeniletan, Intxurreko bi bikoteren arteko partida jokatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos