Asteburu honetan ere futbola izango da Harizti Haundin

DV LAZKAO.

Lazkao KEko futbol taldeek jardunaldi berri bat lehiatuko dute asteburuan eta astero bezala hainbat partida izango dira futbol zelai lazkaotarrean. Gaur, larunbata, Goierri Gorriko talde jubenilak jokatuko du Harizti Haundin; Axular izango du aurkari, 15.30etan. Bihar berriz, igandea, futbol eskolako talde benjaminak eta alebinak jokatuko dute lehenengo Hariztin, 9.30etan; Lazkao KEko ohorezko kadeteak realaren aurkako partida lehaituko du ondoren, 12.00etan, eta lehen mailako jubenilek Ordiziarren aurkako derbia izango dute azkenik, 16.30etan.

Gainontzeko talde lazkaotarrek etxetik kanpo jokatuko dute oraingoan. Regionalak Astigarragan (gaur, 15.30), ohorezko mailako jubenilak Legazpin (gaur, 16.00), lehen mailako kadeteak Idiazabalen (gaur, 10.00)), infaltil txikiak Elgoibarren (gaur, 9.00), eta lehen mailko infantilak Idiazabalen (gaur, 12.00).

Fotos

Vídeos