Astebete Alkizako jaietarako

Datorren ostegunean izango da txupinazoa; mozorro festa izango da gero

NÚÑEZ ALKIZA.

Prest da jada aurtengo Alkizako jaien egitaraua, datorren ostegunean txupinazoa botatzerako. Irailaren 7tik 10era ospatuko dira aurten eta, ohikoa den bezala, txupinazoaren ondoren haurrentzako jolasak eta txokoladata izango dira. Ondoren, mozorro festa egingo da plazan eta segidan herri afaria Ostatu jatetxean. Egunari amaiera emateko, trikitixa Laja eta Narbaizaren eskutik plazan.

Ostiralean, meza nagusiarekin hasiko da egitaraua eguerdian eta haurrentzat apar festa egingo da plazan. Ondoren, helduentzako toka txapelketa antolatuko da eliza aurrean. Jubilatuek bazkaria izango dute Ostatu Jatetxean eta arratsaldean herriko gazteek dantza emanaldia eskainiko dute. Segidan sagardo dastaketa egingo da eta taloak jateko aukera ere izango da. Gauean, bertso jaialdia izango da frontoian.

Irailaren 9an, larunbata, Jeronimo dultzaina taldearen eskutik Diana egongo da plazan eta jarraian, haur eta gaztetxoentzako txirrindulari lasterketa antolatuko da. Ondoren barrikote bazkaria egingo da plazan eta arratsaldean disko-festa izango da eta gauean, aizkolari eta harri-jasotzaile profesionalekin herri kirol saioa frontoian. Ondoren, erromeria Trakets taldearekin.

Igandean meza nagusiarekin hasiko da egitaraua 10:00etan eta segidan herriko haurren arteko pilota partiduak jokatuko dira. Eguerdian txakolin dastaketa egingo da eta arratsaldean Beteranoen Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira. Ondoren, jaiei amaiera emateko trikitixa Ansorregi eta Larrañagarekin.

Fotos

Vídeos