Asteazkenean hasiko dituzte ur kontagailuen irakurketak

DV ALEGIA.

Gipuzkoako Urakek jakinarazi du asteazkenean, hilak 26, hasiko dituela Alegian aurtengo 2. hiruhilekoari dagozkion ur kontagailuen irakurketak. Etxetik kanpo aurkitzen diren herritarrek, irakurleak etxean utziko dien jakinarazpen zedula betez eman dezakete irakurketaren berri, kontagailuaren irakurketarik ez izateak euren hurrengo erreziboan eragina izan baitezake. Irakurketa horren berri emateko: 902302222 eta 943318602.

Fotos

Vídeos