Asteazkenean hasiko dira Bidaniko San Bartolome jaiak

Baltzola anaiak trikitilariek girotuko dute ostiraleko txikiteo herrikoia.
Baltzola anaiak trikitilariek girotuko dute ostiraleko txikiteo herrikoia. / AITOR

Ondoren txikiteo herrikoia egingo da Baltzola anaiak trikitilariek alaiturik eta bederatzietan herri afaria frontoian

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Goiazko Andra Mari jaiak amaitu ondoren, datorren asteazkenean emango zaie hasiera Bidaniko San Bartolome jaiei. Ohitura den bezala, bazkalondoren, 15:00etan, botako da txupinazoa udaletxeko balkoitik eta ondoren txikiteo herrikoia egingo da Baltzola anaiak trikitilariek alaiturik. Arratsaldeko 17:00etan haurrentzako jolasak antolatuko dira eta iluntzean, 20:00etan Salbea izango da elizan eta 21:00etan herri afaria frontoian Alaia Martin eta Amets Arzallus bertsolariekin. Lehen egunari amaiera emateko, Gabenara taldearekin erromeria izango da.

Ostegunean, San Bartolome egunean, Meza Nagusia ospatuko da 11:30ean eta ondoren herriko dantzariek emanaldia egingo dute plazan eta helduentzako hamaiketakoa eskainiko da Kontsejun. 17:00etan herriko gazteen pilota partidak hasiko dira eta 22:30ean Alurr dantza taldeak emanaldia eskaini du frontoian. Jarraian, Lidia eta Itzeder trikitilariekin erromeria.

Ostiralean, 11:30ean Meza Nagusia izango da elizan eta segidan bola eta toka txapelketak antolatuko dira eta helduentzako hamaiketakoa eskainiko da Saiaz elkartean. Arratsaldean, 17:00etan pala eta frontenis txapelketako finalak jokatuko dira eta 20:00etan zahagi ardoa egingo da frontoian. Gaueko 22:30ean, idi probak izango dira plazan, eta segidan, Eider eta Eneritz trikitilariekin erromeria.

Larunbatean, hilak 26an, usakume tiraketa izango da egun guztian zehar. Gainera, 11:00etan herriko gazteen arteko futbol partidak jokatuko dira eta, arratsaldean, 18:00etan, sagardo dastatzea egingo da. 22:30ean pilota partidak jokatuko dira eta ondoren Obaneuke taldearekin dantzaldia.

Igandean 11:30ean Meza Nagusia ospatuko da elizan eta ondoren herriko trikitilariek emanaldia eskainiko dute plazan. 17:00etan Bidania eta Errezilgo gazteen arteko desafio mistoa jokatuko da eta ondoren, herri kirol saioa izango da. Gauean, 22:30ean Maialen eta Irati trikitilariekin erromeria.

Fotos

Vídeos